Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
148

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez iragartzen baita zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia; finka horiek, Ermuko eta Mallabiko udal-mugarteetan, «Mallabia-Mallabia 1. ZTOa» (714. euskarritik) eta «Mallabia-Circunvalación Norte 4. ZTOa» (612. euskarritik) aireko lineak lotzeko 13,2 kVko aireko linea elektrikoaren eta 200404760 zenbakiko «Ibergarai» eta 200409950 zenbakiko «Artamendi» TZetara doazen adarren moldaketaren eraginpean daude-eta. Linea horiek Iberdrola Distribución Eléctrica SAren titulartasunekoak dira.

Erref.: L-7976 eta L-7948 IFT/MBR.

Esp.: AT-H-2017-22.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2017ko urriaren 2ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikoko deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar: eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, Lurralde Ordezkaritza honek erabaki du ukitutako eskubideen jabe eta titularrei deitzea, Ermuko eta Mallabiko udaletxeetara; izan ere, udalerri horietan daude ukitutako ondasunak. Bertan burutuko dira ukitutako ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Ukitutako ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23-5), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2017ko abenduaren 20a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala