Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2018ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
145

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzak ematen baititu balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako «Elkarlan» sariak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko irailaren 14ko Aginduak ezarritakoari jarraituz (2017ko irailaren 27ko EHAA) –balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko deialdia onesten du agindu horrek–, eta behin Hautaketa Batzordeak egindako proposamena aztertuta, zazpigarren oinarriko 9. atalaren aplikatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek,

a) 6.000 euro gordin.

b) Saritutako proiektuen berri ematea hedabideetan, jendaurrean aintzatetsi eta proiektuak sustatzeko. Hona hemen proiektuak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Onartutako proiektu bakoitzerako Hautaketa batzordeak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

Hirugarrena.– Eskatzaile hauek sarirako aurkeztutako hautagaitza ukatzea, laugarren oinarrian ezarritakoari jarraituz:

01 Espedientea

Eskatzaileak: Jorge Pineda Gutiérrez eta Markel Elizalde Jerico.

Proiektua: Book Box - Librería urbana para la ciudadanía.

Kausa: Pertsona fisikoak dira eta proiektua ez da Open Data-ren eremukoa.

04 Espedientea

Eskatzaileak: ULMA Manutención S. Coop.

Proiektua: Guardianes del Comportamiento.

Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete sail berbereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Seigarrena.– Entitate sarituek idatziz eta espresuki adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena argitaratu eta 3 egun naturaleko epean. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire kudeaketak» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala