Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO UDALA
42

IRAGARKIA, zarataren 2017ko mapa estrategikoak jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jarriko ditugu Donostiako aglomerazioko zarataren mapa estrategikoak, hilabetez, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Tarte horretan, nahi duenak izango du mapak aztertzeko aukera, bai eta horien gaineko oharrak egiteko ere. Zarataren mapa estrategikoak eskuragarri egongo dira Ingurumen Zuzendaritzan (Mandasko Dukea, 12), bulego ordutegian, eta Udalaren webgunean www.donostia.eus, «Ingurumena» atalean.

Hilabeteko epe horretan, egoki iritzitako alegazioak jar daitezke udaletxeko Erregistro Orokorrean, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen duen eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Donostia, 2017ko abenduaren 18a.

Ingurumen Osasunaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzuaren burua,

ANA JUARISTI ARRIETA.


Azterketa dokumentala