Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
36

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 995/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 995/2016 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito S.A.

Alderdi demandatua: Lorenzo David Perez Castañeyra.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman da, eta haren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:

311/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 12a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 995/16 judizio arruntaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Santander Consumer Finance, S.A., Arriola letraduak lagunduta eta Gomez prokuradoreak ordezkatuta.

Demandatua: Lorenzo David Perez Castañeyra, legez auzi-ihesean deklaratua.

Mailegu baten kontratua dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da auzia.

EPAITZA

Partez baiesten dut Santander Consumer Finance, S.A. enpresak jarritako demanda, Lorenzo David Perez Castañeyra-ren aurkakoa, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 7.949,30 euro ordaintzera.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, hogei eguneko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLko 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatutakoa). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatu errekurtsoez.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banesto bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0009 0000 04 099516 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala