Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
34

EBAZPENA, 2017ko urriaren 30ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita nola dagoen osatuta Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez egindako laguntza-deialdian aurreikusitako batzorde ebaluatzailea.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan jasotako laguntzak eskuratzeko deialdia egin zen. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei, beren jarduera-eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza-baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien diru-laguntzak arautu ziren.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko abuztuaren 30eko Aginduaren bosgarren ebazpen-zatiak ezartzen duenez, batzorde ebaluatzaile bat eratuko da Agindu horretan ezarritakoaren babesean aurkeztutako proiektuak aztertu eta ebaluatzeko. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko dute batzorde hori, titularrak izendatutako hiru teknikarik.

Batzorde horrek Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari bidaliko dio ebazpen-proposamena, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuaren 12.1 artikulua betez.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da nola dauden osatuta laguntzak emateko proposamena egin behar duten organoak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea nola dagoen osatuta enpresaburuen elkarteentzako eta erakunde sindikalentzako diru-laguntzak emateko batzorde ebaluatzailea. Diru-laguntza horiek giza-baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko izango dira, beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez. Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan daude aurreikusita laguntza horiek, eta haiek jasotzeko deialdia 2017ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez egin da.

Batzordeburua.– Bonifacio Alonso Gómez, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

Bokala.– Isabel Buj Gil, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko teknikaria.

Idazkaria.– Zuriñe Sáez de Olazagoitia Echeazarra, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala