Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AISELU DISTRIBUCIÓN DE PRODUCTOS LACTEOS, S. COOP.
6132

IRAGARKIA, Aiselu Distribución de Productos Lácteos, S.Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2017ko azaroaren 30eko 16:30ean egin zen, Aiselu Distribución de Productos Lácteos, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ezohiko batzar nagusia sozietatearen egoitzan (Ibarzaharra industrialdea, 5. pab., 48510 Trapagaran). Batzarra, behar bezala deitu zuten 2017ko azaroaren 9an, eta 4 bazkideetatik 4 bertaratu ziren. Honako erabaki hauek hartu zituzten aho batez:

ERABAKIAK

«Aiselu Distribución de Productos Lácteos, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzea».

«Kooperatibako Kontseilu Errektorea kargutik kentzea eta José Antonio Astobiza San Sebastián izendatzea kooperatibaren likidatzaile (NAN:14591197-C), Estatutu Sozialen 65. artikuluan eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.»

«2017ko urriaren 30ean itxitako Hasierako Likidazio Balantzea onartzea.»

«Ezohiko batzar horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.»

Ezohiko batzar nagusi horretako akta batzarraren amaieran onartu zen, eta kooperatibako lehendakariak, idazkariak eta beste bi bazkideek sinatu zuten egun horretan, 18:30ean.

Hartutako erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude batzarra egin zen lokalean.

Bilbao, 2017ko abenduaren 4a.

Likidatzailea,

JOSÉ ANTONIO ASTOBIZA SAN SEBASTIÁN.


Azterketa dokumentala