Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
6128

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 389/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrera andreak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 389/2017 espedientea bideratzen ari da Jose Antonio Perez Salas zigortuaren aurka (Barakaldon jaioa da, 1981-07-03an, Portugaleten bizi da, eta Emerio eta Josefaren semea da; 45677953E du NAN, eta ez dauka helbide ezagunik; lanbidea: ....................... Espediente horretan autoa eman zen 2017-11-24an, eta haren aurrekariak eta ebazpenak honako hau diote, hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 24a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente honetan, 2017ko urtarrilaren 18an, jakin da gizartearentzat lan egiteko 60 eguneko lanaldi betearazteko planaren berri, Jose Antonio Perez Salas zigortuari ezarritakoa, Santanderreko Zigor arloko 5 zenbakiko Epaitegiaren 415/14 auzian.

Bigarrena.– 2017ko maiatzaren 8an, Zigorrak Kudeatzeko Bizkaiko Euskal Zerbitzuan txosten bat jaso zen, eta, han, jakinarazten da zigortuak, 10 lanaldi egin ondoren, bete gabe utzi duela gizartearentzako lanak egiteko zigorra, berari ezarri zitzaiona, eta ez dagoela jakiterik zer dela eta egin duen hori.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan presta dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela. Zigortua, ordea, ez da agertu, ezin izan baitzaio jakinarazpena egin, helbide ezezaguna daukalako. Hori dela eta, epaitegi honetako iragarki-taulan jarritako ediktu bidez gauzatu da eginbide hori.

Laugarrena.– Jarduketen berri eman zitzaion Fiskaltzari, eta hark hau adierazi zuen: ZKren 49.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz jardun behar da.

ERABAKIA

Deklaratzea Jose Antonio Perez Salasek 50 egun bete gabe dituela gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 60 eguneko zigorretik. Zigor hori Santanderreko Zigor arloko 5 zenbakiko Epaitegian ezarri zitzaion, 415/14 betearazpenean.

Egin bedi testigantza Barakaldoko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere. Ediktuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Hala agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua den aldetik; fede ematen dut.

Jose Antonio Perez Salas zigortuari jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, non dagoen ez dakigunez, eta agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko azaroaren 24an; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru egunera.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala