Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6126

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 137/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 137/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Bola Akipolare.

Abokatua: Vicente Azpilicueta Olagüe.

Prokuradorea: Rosario Sanchez Felix.

Demandatua: Andrew Iyoha.

Gaia: adostasunik ez izanik, seme-alabei buruzko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko Bola Akipolare andreak aurkeztu duen demanda, Andrew Iyoha jaunaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, hau adierazten dut:

1.– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Bola Akipolareri ematea.

2.– Guraso-ahala, berriz, partekatua.

3.– Adingabearen aldeko mantenu-pentsio bat ezartzea, 300 eurokoa. Hilero eta aurreratuta ordaindu beharko da pentsio hori, hilabete bakoitzaren lehen bost egunetan, amak horretarako zehaztutako banku-kontuan. Zenbateko hori KPIren arabera eguneratuko da.

4.– Bisita-erregimena: adingabearen beharren eta egoeraren arabera, eta malgutasunez aplikatua.

5.– Aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Halakotzat hartuko dira: eskola-matrikulak, liburuak, gaixotasun-gastuak, ortodontzia, eskolaz kanpoko jarduerak...

Ez da bidezkoa kostuak berariaz ezartzea.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko azaroaren hogeita batean.

Andrew Iyoha demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2017ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala