Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6122

EDIKTUA, 728/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, 728/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Miguel Angel Seoane Seoane-k eskatuta, Garikoitz Cortazar Azaola-ren eta Allianz-en aurka, hitzezko judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

2/2017 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Miguel Angel Seoane Seoane.

Abokatua: Ekaitz Loroño Martinez.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Garikoitz Cortazar Azaola eta Allianz.

Abokatua: Eduardo Sotomayor Anduiza.

Prokuradorea: Jesus Maria Martinez Rivero.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Miguel Angel Seoane Seoane jaunak bere izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Allianz erakunde aseguratzailearen eta Garikoitz Cortazar Azaola jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, aipatutako demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan ordaintzera honako hauen batura: 486,34 euro, Aseguruen Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluan ezarritako interesak eta prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi, horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean sartu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Garikoitz Cortazar Azaola demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko uztailaren seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala