Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6120

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 28koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, 2017-2018ko ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntzako sailburuaren 2015eko abenduaren 9ko Aginduaren bidez deialdia egin zen 2017-2018ko ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programen garapena finantzatzeko laguntzetarako.

Eskabide-espedienteak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea da diru-laguntzak ematea honako jarduera hauei lotutako gastuak finantzatzeko: lanbide-heziketako titulua lortzeko helburua izanik, ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko ikasleei tutoretza emateko jarduerak. Ikas-ekinezko erregimenean ikastetxearen eta enpresaren artean 2017-2018ko ikasturtean garatutako ikaskuntza-prozesuaren bitartez egingo da, eta Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpenaren bidez emandako baimena behar izango da. Ebazpen honen eranskinean dago horren zerrenda, adierazita zein eta zenbat diren kasuan kasu onartu diren planak eta zenbat diru emango zaien.

2. artikulua.– Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da. Lehenengo ordainketa ikastetxe edo erakunde titular onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 43.70ekoa izango da; 2017ko uztailaren 26ko Aginduaren 17.1 artikuluan adierazitako epea igarota ordainduko da. Bigarren ordainketa gainerako zenbatekoa izango da; diruz lagundutako jarduera amaitu eta agindu beraren 11. artikuluan zehaztutako agiri bidezko justifikazioa egin ondoren ordainduko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala