Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6119

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 27koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez araututako diru-laguntzak. Agindu horren bidez diru-laguntzak iragarri ziren Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2017-2018ko ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

2017ko uztailaren 21ean argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 30eko Agindua, zeinaren bidez iragarri baitziren diru-laguntzak Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2017-2018ko ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

Agindu horren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarritako prozedura bete ostean jarduketa guztietan, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, organo izapidegile gisa, eta espedientea eta aipatutako 11. artikuluaren arabera izendatutako balorazio-batzordearen –kide anitzeko organoa– txostena ikusirik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, diru-laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena, 2017ko urriaren 25eko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, eta aipatutako aginduaren 12. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu behar dira: diru-laguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, diru-laguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko diru-laguntzak ematea I. eranskinean jasota daude erakundeei (bertan adierazten dira bakoitzarentzako zenbatekoak ere), Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 30eko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta balorazio-batzordeak hala proposatuta, 2017-2018ko ikasturtean, Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

2. artikulua.– Irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean jasota dauden erakundeei, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 30eko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta balorazio-batzordeak hala proposatuta, 2017-2018ko ikasturtean, Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 30eko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala