Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
6108

IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiko hainbat lanpostu merezimendu berezien lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duen ahaldun nagusiaren azaroaren 21eko 161/2017 Foru Dekretuari buruzkoa.

Ahaldun nagusiaren azaroaren 21eko 161/2017 Foru Dekretuaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundian zenbait lanpostu merezimendu berezien lehiaketaren sistemaren bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi dira.

Bete beharreko lanpostuen artean, honako hauek baino ez daude irekita beste administrazio batzuetara:

(Ikus .PDF)

Deialdiari buruzko datu guztiak eta oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude, 227. zenbakian, 2017ko azaroaren 28an.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bilbao, 2017ko azaroaren 28a.

Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala