Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
6048

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko akordioak.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko akordioak interesdunei helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluari jarraikiz, ebazpenen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Trafikoko zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2017ko azaroaren 29a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala