Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
6046

IRAGARKIA, 16/2017 zehapen-prozeduran espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da aipatutako ebazpen-proposamena ohiko moduan jakinaraztea Maurino Fernández Díez jaunari, Bar El Bloque establezimenduko jabeari (Santiago hiribidea 18, 01003 Vitoria-Gasteiz). Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2017ko azaroaren 9an zehapen-espedientea ebazteko proposamena hartu dela, osasun-arloko arau-hauste bat (tabakoa) egin baita.

Legezko ohartarazpenak:

– Eta honako honetaz ohartarazten zaio: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeko 39.1 artikuluarekin bat etorriz, 15 egun balioduneko epea du, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedienteko edukia kontsultatzeko eta bertan diren agirien kopiak eskuratzeko. Espedientea leku honetan dago: Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 5a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala