Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6045

IRAGARKIA, honako iragarki hau aldatzeko dena: «Iragarkia, zeinaren bidez Nekazaritza Politika Erkidean (NPE) txertatutako zuzeneko laguntzen bidegabeko ordainketa bat –2015eko kanpaina– itzultzeko prozedura hasten duten ebazpenak jakinarazten baitira.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Nekazaritza Politika Erkidean (NPE) txertatutako zuzeneko laguntzen bidegabeko ordainketa bat –2015eko kanpaina– itzultzeko prozedura hasten duten ebazpenak jakinarazten dituen iragarkian (2017ko azaroaren 21eko EHAA, 222. zenbakia; 2017ko azaroaren 23ko BOE, 285. Zenbakia, ID: N1700748371). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

EHAAren laburpenean eta izenburuan (Laburpenaren 2017/222 (5/4) eta 2017/5626 (2/1) orrialdeetan eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren aipatutako zenbakiaren ediktu-taula bakarraren jakinarazpen-gehigarriaren 1. orrialdean hau dio:

«IRAGARKIA, zeinaren bidez Nekazaritza Politika Erkidean (NPE) txertatutako zuzeneko laguntzen bidegabeko ordainketa bat –2015eko kanpaina– itzultzeko prozedura hasten duten ebazpenak jakinarazten baitira.»

baina hau esan behar du:

«IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenak; ebazpen horien bidez adierazten da Nekazaritza Politika Erkidean (NPE) txertatutako zuzeneko laguntzen bidegabeko ordainketa bat –2015eko kanpaina– itzuli beharra Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, eta, hala badagokio, zordunketa bat sortzen.»

EHAAren 2017/5626 (2/1) orrialdean eta BOEko aipatu orrialdean hau dio:

«Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, interesdunak 15 eguneko epea dauka, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.»

baina hau esan behar du:

«Jakinarazpen honekin batera, ohar hauek egiten dira:

Ebazpen hauek ez diote administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, beraien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaie dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Itzulketa borondatez egiteko aldia da epe hori, eta, epe horretan ordainketarik egin ezean, premiamendu-bidea erabiliko da kobratzeko.

Ordainketa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiak horretarako Kutxabanken duen kontuan egingo da: IBAN kodea ES18 2095 0611 0510 9095 3794.

Aipatu itzulketa egiten ez den bitartean, interesdunari ordaindu beharreko ordainketa oro kendu ahal izango dio Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, kopuru berean.

Zordunketa bat sortzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak etorkizunean egin beharreko ordainketetatik kenduta berreskuratuko da zenbateko hori. Interesdunak ez du sartu behar zenbateko hori.»

EHAAren 2017/5626 (2/2) orrialdean eta BOEren jakinarazpen-gehigarriaren 2. orrialdean dagoen eranskina kendu eta beste hau erantsi behar da:

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala