Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6042

EDIKTUA, 708/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 708/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Medius Collection, S.L.

Alderdi demandatua: Leidy Johana Bedoya Marin.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

284/2017 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazazpiko azaroaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Medius Collection, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Leidy Johana Bedoya Marin.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

Ikusi dira 708/2017 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, Michal Lukasz Imiolek jaunak eskatuta, «Medius Collection, S.L.» sozietatearen ordezkari gisa, auzi-ihesean den Leidy Johana Bedoya Marín andrearen aurka.

EPAITZA

Partez baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Leidy Johana Bedoya Marín andrearen aurka «Medius Collection, S.L.» sozietatearen ordezkari gisa Michal Lukasz Imiolek jaunak jarria, eta, ondorioz,

Kondenatzen dut Leidy Johana Bedoya Marín andrea «Medius Collection, S.L.» sozietateari 1.000 euro ordaintzera, hargatik eragotzi gabe PZLren 576. artikuluari dagozkion interesak, epaia betearaztea beharrezkoa balitz

Kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala