Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6034

AGINDUA, 2017ko azaroaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Pasaiako udalerriko «Pasaia» Musika Eskola Publikoari (Gipuzkoa) 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena emateko dena.

Pasaiako udalerriko «Pasaia» Musika Eskola Publikoak 1. maila edo harrerakoa irakasteko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera «1. maila edo harrerakoa» irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20008593.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Pasaia».

Titularra: Fundación Pública Pasaia Musikal.

Helbidea: Donostia kalea, z/g. 244 posta-kutxa.

Udalerria: Pasaia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta kantu korala.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, klarinetea, oboea, saxofoia, biolontxeloa, txirula, tronboia, tronpeta, tuba, perkusioa, kontrabaxua eta harpa.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitixa, txalaparta, alboka, dultzaina, panderoa eta dantza.

– Zenbait joera: pianoa, perkusioa, tronboia, gitarra, gitarra elektrikoa, bateria, atabala, baxu elektrikoa eta jazza (tronpeta).

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala