Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2017ko abenduaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5952

IRAGARKIA, 1435/2017-2. atala administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie 1435/2017-2. atala prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Garraio eta Azpiegituratako sailburuaren 2017ko abuztuaren 4ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hark ebazten zuen Metro Donostialdeko Mirakontxa-Easo tartea egiteko proiektua onartzen duen Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko ekainaren 22ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean demandatu gisa agertzeko eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.


Azterketa dokumentala