Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2017ko abenduaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5950

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 585/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (585/2017).

Demandatzailea: Silvia Lopera Gamero.

Abokatua: Jose Ignacio Lopez De Maturana Gumucio.

Prokuradorea: Maria Odile Seoane Osa.

Demandatua: Joao Filipe Pereira De Oliveira.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-09-15ean, eta honako hauek dira xedapenak:

415/2017 epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den seme-alabentzako neurrietarako 585/2017 prozeduran emana, 2017ko irailaren 9an; haren aurka apelazio-errrekurtsoa aurkez daiteke 20 eguneko epean. Honako hauek dira alderdiak: batetik, Silvia Lopera, demandatzailea, Odile Seoane Osa prokuradoreak lagunduta, eta, bestetik, Joao Filipe Pereira De Oliveira, demandatua (auzi-ihesean eta prozesu-ordezkaririk gabe); ondorioz, Fiskaltza ere bai.

Joao Filipe Pereira De Oliveira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamazazpiko azaroaren hamahirua.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala