Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2017ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5937

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazten duen prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak islatzen ditu. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionalizatzeko.

Urtero gorabeherak sortzen dira ikasleen guztizko matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte-eskaeran, eta baita, finean, hezkuntza-plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek dituzten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza-administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.

Apirilaren 16ko 81/1996, abenduaren 22ko 409/1998 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan ezarri ziren jarraitu beharreko irizpideak, kasu bakoitzean ematen den aldaketa mota definitzeko, parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten dion zehazteko.

2017-2018 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:

– 2017ko azaroaren 28ko 256/2017 Dekretua argitaratu da (abenduaren 1eko EHAAn), zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan, patronatuetan eta hezkuntza-ordezkaritzetan, 2017/2018 ikasturterako.

– Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaizkie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.

– Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu zaie eta horiek burutu egin dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.

– Sortu den dokumentazioa berrikusi da.

Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokigu orain.

Horregatik guztiagatik, hona hartu dudan

EBAZPENA:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2017ko azaroaren 28ko 256/2017 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2017-2018 ikasturtearen hasieratik izango ditu eraginak.

Ebazpen honen eta eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

ERANSKINEAN ERABILI DIREN LABURDUREN KODEAK
ALDIA

1.1.– Ezabatzeak.

1.2.– Hizkuntza-eskakizunaren (HE) aldaketak.

1.3.– Derrigortasun-dataren aldaketak.

2.1.– Lanposturik gabeko maisu-maistren berradskripzioa.

2.2.– Lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa.

2.3.– Lanposturik gabeko edo lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa (2.3.II.), behin betikoen berradskripzioaren (2.3.I.) ondorio dena.

2.4.– Ondo adskribaturiko behin betikoen berradskripzioa.

2.5.– Aurreko prozesuetan lanpostua kendu egin zitzaienen berradskripzioa.

FZ: Finkatze zuzena.

BT: Lanpostuen baterabiltzea.

ZT: Ikastetxeen zatiketa.

BE: Bat-egitea.

OHARRAK

BERE: Lanpostu berezia.

IBIL: Lanpostu ibiltaria.

ZIA: Zereginen ikaskuntzako atalak.

EPEA: Lanpostuaren HE gainditzeko epea amaitu delako ezabatzea.

ADSKRIPZIO-MOTA

B: Ongi adskribatuta/esleituta.

P: HE2 betetako lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta/esleituta.

E: HE betetako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta/esleituta.

T: HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta/esleituta.

H: Gaizki adskribatuta/esleituta.

S: Lanposturik gabe.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala