Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5903

EDIKTUA, 193/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 193/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Prudencio García Ortiz de Orruño.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Bernardo Méndez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-09-04an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Prudencio García Ortiz de Orruño jaunak Bernardo Méndez jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta azken hori kondenatzen dut 694 euro, prozesuko kostuak ordaintzeko kondena berariaz ezarri gabe.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamaseiko irailaren batean.

Bernardo Mendes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hala xedatuta baitago Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala