Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5896

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita 2017ko azaroaren 22ko Ebazpenean aurkitutako akatsa. Ebazpen horren bidez, 2017. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak ematen dira.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2017ko azaroaren 22ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 214. zk.), 2017. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-deialdia ebatzi zen.

Ebazpen horren I. eranskinean, diru-laguntzen erakunde esleipendunen zerrenda jasotzen da, bai eta haietako bakoitzari emandako diru-laguntzen zenbatekoak ere.

Ikusi da I. eranskineko zenbait espedienteri esleitutako zenbatekoetan akats hauek daudela:

– PRO-2017K1/0104 espedienteari 499.147,61 euro eman zaizkio, eta zenbateko zuzena 496.735,91 euro zen.

– PRO-2017K1/0041 espedienteari 429.844 euro eman zaizkio, eta zenbateko zuzena 426.765,04 euro zen.

– PRO-2017K1/0030 espedienteari 445.000 euro eman zaizkio, eta zenbateko zuzena 443.773,74 euro zen.

– PRO-2017K1/0118 espedienteari 419.810,09 euro eman zaizkio, eta zenbateko zuzena 419.275,96 euro zen.

– PRO-2017K3/0016 espedienteari 214.353,75 euro eman zaizkio, eta zenbateko zuzena 214.273,75 euro zen.

– PRO-2016K3/0022 espedienteari 257.952,88 euro eman zaizkio, eta zenbateko zuzena 265.283,92 euro zen.

Akats hori zuzentzeko, diru-laguntzok emateko Balorazio Batzordea bildu da 2017ko azaroaren 27an, eta esleipen-proposamen berri bat egin du azken hiru espediente horientzako.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 2ko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, administrazio publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2017ko azaroaren 22ko Ebazpenaren I. eranskina aldatzea. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen horren bidez, 2017. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-deialdia ebazten da. Eranskina aldatuta, PRO-2017K1/0030, PRO-2017K1/0041, PRO-2017K1/0104, PRO-2017K1/0118, PRO-2017K3/0016 eta PRO-2017K3/0003 espediente-zenbakia duten erakundeei esleitutako zenbatekoak zuzenduko dira. Horrenbestez, ebazpen honen I. eranskinean ezarrita dagoen bezala geratzen da idatzita.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala