Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5892

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 24koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena; horren bidez, 2016ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bitartez esleitutako A Modalitateko Nazioartekotzeko Beketan jomuga herrialdea edo destinoa aldatzen da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren bidez (EHAA, 31. zk., 2016ko otsailaren 16koa), nazioartekotzeko beken programa arautu da.

Bigarrena.– Industriako sailburuordearen 2016ko otsailaren 17ko Ebazpen bidez, jendaurrean aurkeztu da Nazioartekotzeko Bekak emateko 2016ko ekitaldirako deialdia (2016ko otsailaren 18ko EHAA, 33. zk.).

Hirugarrena.– Nazioartekotzeko zuzendariaren 2016ko azaroaren 30eko Ebazpen bidez, 2016ko ekitaldiari dagokion deialdiko nazioarteratzeko bekak eman ziren, A modalitatean. Ebazpen horretan, prestakuntza praktikoaren 2. eta 3. faseetarako esleitutako destinoak eta destino bakoitzerako bekaren diru-kopurua ezarri ziren.

Laugarrena.– Esleitutako diru-kopurua behin betikoa izango da, bekadunak ez badu destinoa aldatzen programaren 2. eta 3. faseek irauten duten 20 hilabeteetan.

Bosgarrena.– 2016ko urtarrilaren 27ko 5. artikuluaren arabera, 3. fasera iristen diren bekadunen ardura izango da praktikak egiteko enpresa aktiboki bilatzea eta proposatzea.

Horregatik, bekadunek 3. fasea gauzatzeko proposatutako enpresen trebakuntza proiektuak eta proiektu horiei lotutako destinoak aztertu ondoren, eta nazioarteko beken programak lortu nahi dituen helburuen mesederako, hasieran ezarritako destinoak eta, ondorioz, esleitutako diru-kopuruak aldatzea beharrezkoa izango da.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Nazioartekotzeko zuzendaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, betiere Nazioartekotzeko beken programa arautzen duen 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bi.– Nazioartekotzeko beken programa arautzen duen 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren 13. artikuluari jarraikiz, enpresetan 3. faseko praktikak egiteko helmuga-herrialdea aldatzea bidezkoa denean, A modalitatea egiten duten bekadunen kasuan, Nazioartekotze Zuzendaritzak ebazpena eman ahal izango du, denboraldi horretarako esleitutako hasierako zuzkidura zuzenduz, helmuga-herrialdea benetan zenbat denborarako aldatu beharko litzatekeen, aurreko helmuga-herrialderako eta berrirako zuzkiduren artean dagoen aldea eta aurrekontuan dirurik dagoen ikusirik. Halaber, 13.4 artikuluaren arabera bekak emateko kontuan hartutako edozein baldintza aldatzen bada, ebazpena ere aldatzea gerta daiteke.

Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertu ostean, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Atxikitako eranskinari jarraikiz, 2016ko deialdiko A modalitateko bekadunen destinoa eta diru-kopurua aldatzea, 3. faseko enpresa-praktikak gauza ditzaten, eta kasu bakoitzaren arabera, bekadun bakoitzari hasieran esleitutako diru-kopurua handitzea, txikitzea edo berdin uztea, 3. faseak iraungo dituen 8 hilabeteei dagozkion diru-kopuruaren arabera.

2.– Ebazpen honetan aurreikusi ez den guztiari dagokionez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduan xedatutakoa aplikatuko da; Agindu horren bidez Nazioartekotzeko Bekak arautu dira.

3.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Industriako sailburuordeari, interesdunak jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 24a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala