Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5891

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendariarena; honen bidez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Aginduaren bidez egindako laguntzen deialdian aurreikusitako Balorazio Batzordearen osaera jakinarazten da.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza eta akuikultura produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak onartzen dira.

Aginduaren eranskinaren 12. oinarriak ezartzen du balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko Balorazio Batzordea sortuko dela. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren hiru pertsonak osatuko dute, eta presidentea izango da Ikerketa programen arduraduna. Pertsona horiek izendatu dira 2017ko azaroaren 21eko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez.

Halaber, adierazten da Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, Zerbitzu zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.

Esandakoaren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza eta akuikultura produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak emateko, 2017ko irailaren 6ko Aginduaren bidez deituta, Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea:

Presidentea: Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa programen arduraduna.

Bokala: Mario Michel Rodriguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Industria/Merkataritza arloaren enpresa programako arduraduna.

Idazkaria: Javier Latorre Guinea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa programen teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala