Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5883

ERABAKIA, 2017ko azaroaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez aldatzen baita ente publiko horren 2017ko ekitaldiko lan-eskaintza onartzen duen 2017ko uztailaren 3ko Erabakia.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 3ko Erabakiaren bidez (2017ko abuztuaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren 2017ko lan-eskaintza publikoa onartu zen.

Eskaintza hori prozesu orokor batean sartzen zen, barne hartzen baitzuen 2016ko eskaintza, biak batera exekutatu zitezen.

2017ko eskaintzan, 2.104 lanpostu sartuko dira txanda irekian; horietatik, 962 langileen berritze-tasari dagozkio, eta 1.142, berriz, tasa gehigarriari, Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Gainera, 31 lanpostu barne-sustapenean eskainiko dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2016ko apirilaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez (2016ko maiatzaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), 2016ko lan-eskaintza publikoa onartu zuen. Eskaintza horretan, 929 lanpostu txanda librean sartzen ziren, eta 271, berriz, barne-sustapenean. Geroago, erabaki hori aldatu zen, Administrazio Kontseiluaren 2016ko irailaren 12ko Erabakiaren bidez (2016ko urriaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Aldaketaren ondorioz, txanda librean, 912 lanpostu eskaini ziren, eta, barne-sustapenean, berriz, 288. Aldaketa hori ez dago jasota Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 3ko Erabakian. Hori dela eta, erabaki hori aldatu behar da, adierazitako eran.

Adierazitako horren guztiaren ondorioz, Zuzendaritza Nagusiak hala proposatuta, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5.f) artikuluan xedatutakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2016ko apirilaren 25eko bileran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 3ko Erabakia, ente publiko horren 2017ko lan-eskaintza publikoa onartzen duena, 2016ko lan-eskaintza publikoaren lanpostuei dagokienez. Izan ere, eskaintza hori eta 2017koa batera gauzatuko dira.

Bigarrena.– Guztira, 2017ko lan-eskaintzan, 2.104 lanpostu txanda irekian sartuko dira; horietatik, 962 langileen berritze-tasari dagozkio, eta 1.142, berriz, tasa gehigarriari, Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Gainera, 31 lanpostu barne-sustapenean eskainiko dira.

2016ko lan-eskaintza publiko horretan, guztira, 912 lanpostu txanda irekian eskainiko dira, eta 288, barne-sustapenean.

Hirugarrena.– Guztira, 3.335 lanpostuko eskaintzari eustea, 2016 eta 2017ko bi lan-eskaintza publikoei dagozkienak. Horietatik, 3.016 txanda irekian eskainiko dira, eta 319, berriz, barne-sustapeneko prozesuetan, adierazitako banaketari jarraituz.

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2017ko uztailaren 3ko Erabakiaren gainerako edukiak indarrean jarraitzen du, onartu zen eran.

Bosgarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala