231. zk., 2017ko abenduaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5865
EBAZPENA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordearena, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio- eta Informazio-Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.
Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.
Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Vitoria Egurbide Arberas (Medikuntzan lizentziatua eta Barne medikuntzan espezialista) Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea.
Bigarrena.– Joseba Mikel Ibarmia Lahuerta jauna (Medikuntzan lizentziatua eta Barne medikuntzan espezialista) Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.
Hirugarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, administrazio-bideari amaiera ematen ez baitio, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,
FÁTIMA ANSOTEGUI ELORDI.