Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2017ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5859

AGINDUA, 2017ko azaroaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzeko dena: 2017ko urriaren 27ko Agindua, Sestaoko udalerriko Vega Galindon babes ofizialeko 52 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak, abenduaren 23koak, 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisio materialak, maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta testuinguruak berak huts horiek erraz argitzen ez baditu eta, hutsak zuzendutakoan, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatu badaiteke.

Horrelako hutsak aurkitu dira honako agindu honetan: 2017ko urriaren 27ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Sestaoko udalerriko Vega Galindon babes ofizialeko 52 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona. Agindu hori 2017ko azaroaren 10ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 215. zenbakian, eta dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Hirugarren gertakarian, 2017/5382 (4/1) orrialdean, honako hau dioen lekuan:

«Hirugarrena.– Etxebizitza horietako lau, bi logelakoak, 79,90 m²ko azalera dutenak, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokituta daude. Gainontzeko 48 etxebizitzetatik, 15 bi logelakoak dira eta 57,02 m² eta 79,90 m² bitarteko azalerak dituzte, eta 33 hiru logelakoak dira eta 77,37 m² eta 86,34 m² bitarteko azalerak dituzte. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da.»

Honako hau esan behar du:

«Hirugarrena.– Etxebizitza horietako bost, bi logelakoak, 79,90 m²ko azalera dutenak, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokituta daude. Gainontzeko 47 etxebizitzetatik, 14 bi logelakoak dira eta 57,02 m² eta 79,90 m² bitarteko azalera dute, eta 33 hiru logelakoak dira eta 77,37 m² eta 86,34 m² bitarteko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da.»

Hirugarren ebatziko a) eta c) ataletan, 2017/5382 (4/2) eta 2017/5382 (4/3) orrialdeetan, honako hau dioen lekuan:

«a) 4 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Etxebizitza horiek esleitzeko, honako lehentasun-ordena hau hartuko da kontuan:

(...)

c) 47 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.»

Honakoa esan behar du:

«a) 5 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokituak. Etxebizitza horiek esleitzeko, honako lehentasun-ordena hau hartuko da kontuan:

(...)

c) 46 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala