Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2017ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5854

123/2017 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Airea-Educa Erakundearen arteko lankidetza-hitzarmena, konpetentzia digitalak, konektibismoa eta herritarren parte-hartzea garatzeko, eskolak konektatzen proiektua finantzatzeko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmena sinatu du, eta, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lankidetza-hitzarmen honen testua: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Airea-Educa Erakundearen arteko hitzarmena, konpetentzia digitalak, konektibismoa eta herritarren parte-hartzea garatzeko, eskolak konektatzen proiektua finantzatzeko. Testu hori honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 20a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 20KO 123/2017 EBAZPENARENA
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIAREN ETA BILBOKO AIREA-EDUCA ERAKUNDEAREN ARTEAN LANKIDETZA-HITZARMENA, KONPETENTZIA DIGITALAK, KONEKTIBISMOA ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEA GARATZEKO, ESKOLAK KONEKTATZEN PROIEKTUA FINANTZATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.

BILDU DIRA:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendari Paul Ortega Etcheverry jauna, –urtarrilaren 22ko 117/2013 Dekretuan ezarritakoaren arabera– zeinak Agentziaren izenean eta hura ordezkatuz jardun baitu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen 5/2008 Legearen 11.2.e) artikuluan eta aipatutako Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen 95/2010 Dekretuaren 11.1.e) artikuluan esleitutako eskumenen arabera.

Itziar Kerexeta Brazal andrea, Asociación Bilbo-ko Airea-Educa para el desarrollo de competencias digitales, el conectivismo y la participación ciudadana Elkartearen (aurrerantzean Airea-Educa) presidente den aldetik (IFK: G95891891), Elkartearen izenean eta hura ordezkatuz jarduteko behar den ahalmena izanik.

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzen duen araudian ezarrita dagoenez, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritako printzipio- eta egitura-sarean txertatuta dagoen agentzia hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetzari buruzko politikaren plangintza eratzeko ardura duen zuzenbide pribatuko entitate publikoa, baita hori koordinatu, kudeatu eta gauzatzeko ardura duena ere, herrialde pobreetan pobreziaren aurka borrokatzeko eta giza garapen iraunkorra sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren 2014-2017 aldirako III. Gida Planean ezartzen da gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren estrategia bat eratu behar dela eta estrategia horrek gai honetako jarduerak bideratu beharko dituela. 2017ko martxoaren 3an jendaurrean aurkeztu zen (H)ABIAN 2030 - Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren euskal Estrategia, non herritar kritikoak eta justiziaren eta berdintasunaren aldeko jardunbide solidarioak bultzatu nahi dituzten erakundearen eta gizartearen alorreko hainbat euskal agente biltzen diren. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kasuan, estrategia hori ARAR 2017-2020 Ekintza Planean gauzatu da.

Bigarrena.– Airea-Educa ingurune digitalen prestakuntzari eta garapenari buruzko ezagutzak eta arlo horietan ez ezik, eskola inklusiboa sustatzearen inguruan ere lan-esperientzia duten hezkuntzako profesionalen elkarte bat da.

Hirugarrena.– Europa 2020 esparruaren barruan dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko dekretuetan bilduta dauden hainbat azterlanek eta Europako jarraibidek (Heziberri 2020 plana eta Ikasle Etorkinei Hezkuntza-arreta emateko Plana) ezartzen dituzte datozen urteetarako jardun-ildoak eskola inklusiboagoak sortzearen inguruan. Bestalde, ikasleen ahotsarekin konektatzeko proposamena Europako proiektu batetik sortu da. Proiektu horren buru Kiki Messiou izan zen (Southampton-eko Unibertsitatea) eta hezkuntza-material espezifikoak egin ziren proiektu horren esparruan. Proposamen honen funtsezko ekarpenetako bat irakasleak oinarrizko eta zeharkako konpetentzietan prestatzea eta trebatzea da ingurune digitalak erabiliz eta ekarpen hori egiten dio Heziberri 2020 planak eta (H)ABIAN 2030 estrategiak bultzatu nahi duten hezkuntza eraldatzaileari. Prestakuntza hori jardunbide eta proposamen jakin batzuekin lotuta dagoenez, eta jardunbide eta proposamen horien bitartez hezkuntza-komunitate bat eratzen denez, GLEAren ARAR 2017-2020 planaren ekintzarako prestakuntza ekintza-ildoari eta hezkuntza-erakundea ekintza-ildoari laguntzen die. Era berean, esku-hartze horrekin prestakuntzaren alorrean gai digitalean dagoen hutsunea beteko du; izan ere, (H)ABIAN 2030 estrategia egiteko prozesuan atzeman da gabezia hori dagoela.

Aurrekoak kontuan izanda, bi alderdiek hitzarmen hau sinatu dute, ondoren adieraziko diren klausulei jarraikiz,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea EAEko eta Venezuelako irakasleek hezkuntza inklusiboaren alorrean dituzten gaitasunak eta baliabideak indartzea da.

Bigarrena.– Hitzarmenaren emaitzak eta emaitzen titulartasuna.

1.– Hitzarmen honekin lortu nahi diren emaitzak honako hauek dira:

E.1.– EAEko eta Venezuelako irakasleak prestatu dira hezkuntza inklusiboari buruzko lau online ikastaro bidez.

E.2.– Prestakuntza-ikastaroetan eskuratutako konpetentziak praktikan jartzen dituzten jarduera eta tresna jakin batzuk garatu dira.

E.3.– Hezkuntza inklusiboaren hainbat jardunbide partekatzen dituen eta jardunbide horiekin aberasten den hezkuntza-komunitatea sortu da.

E.4.– Biltzar birtual bat egin da, eta biltzar horri esker baterako hausnarketa egin ahal izan da eta ikasleen ahotsarekin konektatzea ahalbidetzen duten esperientzia praktikoak trukatu ahal izan dira.

2.– Hitzarmen honetan aurreikusitako finantzaketarekin lortutako emaitzak Airea-Educa Elkartearenak izango dira.

3.– Aurreko emaitzak lortzeko jarduerak eta emaitza horiek neurtzeko adierazleak eranskinean zehaztuta daude.

Hirugarrena.– Jarduerak egikaritzeko epea.

Jarduerak egikaritzeko epea 24 hilabete izango da, 2017ko urriaren 4tik aurrera.

Laugarrena.– Izenpetzen duten alderdien aurrekontu-ekarpenak.

Aurreko klausuletan adierazitakoa egiteko aurreikusitako kostua ehun eta hamazazpi mila bostehun eta hamar (117.510) euro da; kopuru hori xehatuta ageri da erantsitako aurrekontu-taulan.

Airea-Educa Elkarteak bere gain hartuko du aurreko klausuletan ezarritako ekintza guztiak egikaritu eta kudeatzeko koordinazio teknikoa, baita erantsitako plangintzari buruzko ideia nagusian bildutakoak ere, guztira hogeita hiru mila eta seiehun (23.600) euroko ekarpena eginez.

Eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak laurogeita hamahiru mila bederatziehun eta hamar (93.910) euroko ekarpena egingo du. Zenbateko hori honela ordainduko zaio Airea-Educa Elkarteari:

% 36, hots, hogeita hamahiru mila bederatziehun eta hamar (33.910) euro, hitzarmena sinatu ondoren.

Beste % 32 osagarri bat, hau da, hogeita hamar mila(30.000) euro, diru-laguntzaren % 28ko edo hortik gorako zenbatekoa justifikatu ondoren. Horretarako, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara dagokion txosten tekniko-finantzarioa igorri beharko da.

Gainerako % 32a, hau da, hogeita hamar mila (30.000) euro, diru-laguntzaren % 54ko edo hortik gorako zenbatekoa justifikatu ondoren. Horretarako, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara dagokion txosten tekniko-finantzarioa igorri beharko da.

Proiektuaren % 100 sei hilabeteko epean justifikatu beharko da, hitzarmenaren amaiera-datatik aurrera zenbatzen hasita.

Hitzarmen honetan aurreikusitako diru-laguntza bateragarria da beste edozein erakundek, publikoak nahiz pribatuak, helburu berarekin eman litzakeenarekin, betiere horren ondorioz, gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketa egonez gero, diru-laguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

Bosgarrena.– Hitzarmenaren jarduera ekonomikoak egikaritzeko soilik erabili behar duen banku-kontua.

Airea-Educa Elkarteak IBAN ES9801280302140100040123 zenbakiko banku-kontua erabiliko du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak hitzarmen hau betez transferituko dizkion funtsak kudeatzeko berariazko kontu gisa (eurotan). Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ordainketa bakoitzean transferitutako diru-kopurua kontu espezifiko horretara transferituko da berehala, eta ezin izango da aurrez inolako diru-mugimendurik egin.

Seigarrena.– Jarraipen Batzorde Mistoa.

1.– Jarraipen Batzorde Misto bat eratuko da, hitzarmen honetan aurreikusitako jardueren jarraipena, gauzatzea eta koordinazioa bermatzeko; batzordea osatuko dutenak honako hauek dira:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bi ordezkari, Zuzendaritzak izendatuak; haietako bat Batzordeko presidentea izango da, eta bestea, idazkaria.

Airea-Educa Elkartearen bi ordezkari, organo eskudunak izendatuak.

2.– Batzorde horrek ohiko bilkura egingo du gutxienez lehenengo egikaritzapen-urtearen amaieran eta/edo 1. txosten tekniko-finantzarioa aurkeztu ondoren, eta bigarren aldiz, hura amaitzean, azken txostena aurkeztu ondoren.

3.– Salbuespenez, batzordekideek egokitzat ikusten dutenean eta, hala badagokio, batzordekide batek eskatzen duenean bildu ahal izango da Jarraipen Batzorde Mistoa.

4.– Jarraipen Batzordearen erregimen juridikoak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz jasotako arauei jarraituko die.

Zazpigarrena.– Hitzarmena suntsiarazteko kausak.

Hitzarmen hau izenpetu duten alderdiek honako hau hartuko dute hitzarmena suntsiarazteko arrazoitzat: hitzarmenean bildutako estipulazioak eta indarrean dagoen legerian hitzarmenaren nondik norakoei buruz jasotako beste edozein estipulazio ez betetzea.

Zortzigarrena.– Funtsezko aldaketak.

Airea-Educa Elkarteak baimena eskatu beharko du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian, proiektuan funtsezko aldaketak eta luzapenak dakartzan edozein aldaketa egin aurretik. Aldaketa horiek Jarraipen Batzorde Mistoaren esparruan aztertuko dira. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio proposatutako aldaketak onartzea.

Bederatzigarrena.– Hitzarmenaren iraupena eta aldaketa.

1.– Hitzarmena sinatu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean eta 2020ko abenduaren 31ra bitarte luzatuko da.

2.– Hitzarmena bi alderdiak ados jarrita bukatu ahal izango da.

3.– Era berean, edozein alderdik bukatutzat eman ahal izango du hitzarmena bere aldetik, aldez aurretik idazki bidez abisatuz, eta beste alderdiari gutxienez hiru hilabete lehenago jakinaraziko zaio.

4.– Bi alderdiak ados jartzen badira, hitzarmena bi urtez luzatu ahal izango da gehienez ere, hitzarmena bukatu baino hilabete bat lehenago gutxienez.

Bi alderdiek, ados daudela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, dokumentu hau sinatu dute, bi aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Asociación Bilbo-ko Airea-Educa para el desarrollo de competencias digitales, el conectivismo y la participación ciudadana Elkartearen presidentea,

ITZIAR KEREXETA BRAZAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala