Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5798

EBAZPENA, 2017ko irailaren 5ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2017ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren babesean aurkeztutako diru-laguntzen eskaerak ebazten dituena. Ebazpen horren bidez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako 2017. urteko laguntzen deialdia egin zen.

Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten elkarteentzako eta erakundeentzako laguntzak arautzen dituen urtarrilaren 26ko 5/2016 Dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoa betez, eta Balorazio Batzordeak 2017ko abuztuaren 2an egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean azaltzen diren erakundeei diru-laguntzak ematea, eranskin horretan bertan aipatutako proiektuak garatzeko eta bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 5a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana