Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5744

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearen erabakia.

Ezinezkoa izan da erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Halaber, honako ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

1.– Erabakiaren testu osoa eskuragarri dute interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Erabaki horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala