Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5741

EDIKTUA, 1535/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Maria Dublang Cabrera naizen aldetik, hau ematen dut aditzera:

Epaitegi honetan, 1535/2016 espedientea bideratzen ari da Ricardo Queralt Domenech zigortuaz (1978-05-28an jaioa, Ricardoren eta Leonorren semea, 46698822J NAN, azken helbidea Azcaraz kalea 5, A, 48240 Berriz, gaur egun auzi-ihesean); 2017-05-18an autoa eman da eta hauek dira aurrekariak eta xedapen-zatia:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 18a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente horretan, 2016ko otsailaren 26an jakin da Ricardo Queralt Domenech zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 208 lanaldiren betearazpen-planaren berri, Donostia-San Sebastiángo Zigor arloko 4 zk.ko Epaitegiaren 264/13-B auzian (betearazpen-aginduak).

Bigarrena.– 2016ko abuztuaren 19an, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena jaso du eta horren bidez eman zaio ezagutzera ezen zigortuak, 32 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, zergatik eta nola jakin barik.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, auzi-ihesean dagoelako. Hori dela eta, 2017ko martxoaren 16an, eginbide hori gauzatu da, ediktu bidez, eta epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu da.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, hona hemen Fiskaltzak adierazitakoa: Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu dadila.

ERABAKIA

Deklaratzea Ricardo Queralt Domenechek ez dituela bete Donostiako Zigor Betearazpenen Bulegoak 264/13-B betearazpenean ezarri zion zigorra, hau da, gizartearentzako lanena eman behar dituen 208 lanaldietatik 176 lanaldi egin gabe dauzkala.

Bidal bekio lekukotza Durangoko guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari, eta, halaber, aditzera ematen da haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua den aldetik, haren fede emanda.

Ricardo Queralt Domenech zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko irailaren 25ean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru egunera.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala