Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5737

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 152/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 152/2017-K.

Demandatzailea: Sonia Santos Garcia.

Abokatua: Alberto Ruiz del Valle Carazo.

Prokuradorea: Ana Carmen Martinez Ruiz.

Demandatua: Mamadu-Lamarana Djalo Djop.

Gaia: dibortzioa.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut:

Erreferentziako judizioan, epaia eman da 2017ko irailaren 27an; interesdunak eskuragarri dauka haren kopia bulego judizial honetan, eta, non dagoen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez eta iragarki-taularen bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Mamadu-Lamarana Djalo Djopri jakinarazpen gisa balio diezaion.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala