Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2017ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5681

AGINDUA, 2017ko azaroaren 2koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Ulma Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko urriaren 25ean sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan helbide sozialaren aldaketa inskribatzeko eskaera, patronatuko kide ez den Elisabeth Anduaga Aguirre Ulma Fundazioaren idazkariak sinatua.

Eskabidearekin batera, fundazioaren erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu ziren. Ulma Fundazioak egiletsi zuen eskritura hori, 2017ko urriaren 23an, Oñatiko notario Mercedes Hernáiz Gómez-Dégano andrearen aurrean (protokolo-zk.: 846).

Eskritura publiko horri erantsi zaio patronatuko kide ez den Elisabeth Anduaga Aguirre fundazioaren idazkariak, lehendakariaren oniritziarekin, 2017ko urriaren 18an emandako ziurtagiria, patronatuak 2017ko ekainaren 16an egindako bilerarena, non, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren helbidea aldatzea.

Aldaketaren bidez, estatutuen 5. artikulua aldatu zen, eta, orain, hau da helbidea: Garagaltza auzoa 51 – Oñati (Gipuzkoa).

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako manuak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oñatiko (Gipuzkoa) Ulma Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan egin den aldaketa –fundazioaren patronatuak 2017ko ekainaren 16an erabakitakoa– inskribatzeko agintzea, agindu honen data duela, 2017ko urriaren 23an Mercedes Hernáiz Gómez-Dégano Oñatiko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 846).

Inskripzio hori egiten denetik aurrera, fundazioaren helbidea hauxe izanen da: Garagaltza auzoa 51 – Oñati.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 2a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala