Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5669

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearen 2017ko irailaren 19ko Ebazpena zehaztutako pertsonei jakinarazteko dena. Jakinarazpenak zerikusia du espedienteari hasiera ematen zion 2016ko ekainaren 2ko Ebazpenarekin, 2015-2016 ikasturteko matrikula ordaintzeko zailtasuna daukaten UPV/EHUko ikasleei bueltatu beharreko laguntzei buruzkoarekin.

Ahalegindu gara Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearen 2017ko irailaren 19ko Ebazpena behean zehaztutako pertsonei jakinarazten, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratzen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

Ohar bakarra.– Ebazpenaren edukia zein den jakiteko, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko idazkariarengana joan beharko da (jendaurreko ordutegian) 10 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita (Helbidea: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza. Julianategi. Arriola pasealekua, 2. 20018 Donostia).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2017ko azaroaren 13a.

UPV/EHUko ikasleen zuzendaria,

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala