Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5654

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 114/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, 114/17 espedientea ari da bideratzen Mihai Daniel Scurtu zigortuari (Errumanian 1992-03-30ean jaioa, Y1509462D NAN, Manoleren eta Anaren semea, azken helbidea Euskal Herria kalea 75, 4. ezk. Ibarra - Gipuzkoa) ezarri zaizkion gizartearentzako lanak betetzeari buruz; gaur egun, ez dakigu non dagoen; haren espediente horretan 2017-10-19an autoa eman da, eta honako hau dio xedapen zatiak: «Deklaratu egiten da Mihai Daniel Scurtuk ez dituela bete Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 696-16 betearazpenean ezarritako zigorrari zegozkion gizartearentzako 65 lanaldiak.

Bidal bekio lekukotza Donostiako guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.»

Mihai Daniel Scurtu zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko urriaren 19an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik harako hiru egunera.

MAGISTRATUA. JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala