Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5650

EDIKTUA, irabazpidezko ondasunen sozietatea likidatzeko bideratutako 412/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontza-eraentza likidatzea, 412/2016.

Alderdi demandatzailea: Ainhoa Saenz Sanchez.

Alderdi demandatua: Gorka Ibarreche Larisgoitia.

Gaia: irabazpidezko sozietatearen likidazioa:

Judizio horretan, ebazpena eman da eta hau da haren testua:

XEDAPENAK

Alderdiak ados jarri dira ezkontza-sozietatearen ondasun-eraentza likidatzeko, aktan eta ebazpen honen aurrekarietan utzi da jasota, eta, Prozedura Zibilaren Legearen 788. artikuluaren arabera gauzatuko da; beraz, bidezkoa da auto hauek artxibatzea.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan aurkeztutako berrikusteko errekurtsoa. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4795). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenak.

Hala dekretatzen eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala