Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5647

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 14koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez laguntzak ematen dira 2017-2018 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Osasuneko sailburuaren 2017ko maiatzaren 23ko Aginduak dioenez, elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (aipatutako agindu horren bidez, 2017-2018 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten).

Balorazio Batzorde horrek, 2017ko azaroaren 8an egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait elkarte eta kooperatiben proiekturi, I. eranskinean aipatzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait elkarte eta kooperatiben proiekturi diru-laguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 14a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala