Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5564

EBAZPENA, 2017ko urriaren 31koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoan bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakundeei eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko 2017ko deialdia.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakundeentzako eta gizarte-mugimenduentzako laguntzetarako deialdia egin zen 2017. urterako.

Ebazpen horren 10. artikuluan izendatutako kalifikazio-epaimahaiak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala