Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2017ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5533

249/2017 DEKRETUA, azaroaren 14koa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko eta Zuzendaritza Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

3/2007 Legeak, apirilaren 20koak, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Sortzeko eta Arautzekoak, eta Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, ezartzen dute, halaber, kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela institutua.

Maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak 10. artikuluan ezartzen du zer bokalek osatzen duten patronatua, eta berezko bokalak eta ez-berezkoak bereizten ditu.

Aipatutako dekretuaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, patronatuko berezko bokalak izango dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean arlo hauen eskumena duten sailak ordezkatuko dituzten bost bokal: kanpo-harremanak, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasuna eta administrazio publikoa.

Irailaren 5eko 214/2017 Dekretuaren bidez, Juan Miguel Bilbao Garay jauna Ogasuneko sailburuorde kargutik kendu zen.

Irailaren 5eko 216/2017 Dekretuaren bidez, Miren Itziar Agirre Berriotxoa andrea Ogasuneko sailburuorde izendatu zen.

Aldaketa horren ondorioz, eguneratu egin behar da Etxepare Euskal Institutuaren patronatuko berezko bokal bat.

Halaber, maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak 14.c) artikuluan honako hau ezartzen du Zuzendaritza Kontseiluari dagokionez: «Jaurlaritzaren Kontseiluak lau urterako (behin bakarrik luza daiteke epea) izendatutako bi kontseilari, Patronatuaren ordezkari legetxe eta berak proposatuta».

Lau urteko epea igarota, Institutuko Patronatuak bilera egin zuen urte honetako uztailaren 11n, eta proposamena egin zion Gobernu Kontseiluari, Karmele Jayo Eiguren Zuzendaritza Kontseiluko kide izateko Patronatuaren ordezkaritzan eta Koldo Tapia Garmendiaren ordez.

Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoaren arabera –zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita–, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko azaroaren 14ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Honako hauek Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko berezko bokal kargutik kentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean ogasun arloan eskumena duen sailaren ordezkaritzan:

– Juan Miguel Bilbao Garai jauna.

2. artikulua.– Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko berezko bokal izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean ogasun arloan eskumena duen sailaren ordezkaritzan:

– Miren Itziar Agirre Berriotxoa andrea.

3. artikulua.– Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari-kargutik kentzea

– Koldo Tapia Garmendia jauna.

4. artikulua.– Hau izendatzea Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari, Patronatuaren ordezkari modura eta berorrek proposatuta:

– Karmele Jayo Eiguren andrea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko azaroaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala