Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2017ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5530

246/2017 DEKRETUA, azaroaren 14koa, Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia «Adembi» gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-intereseko aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematera dedikatzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren, Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreak egindako ibilbidea eta ekarpenak errekonozitzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, Gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia «Adembi»k aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia «Adembi» irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, 1994an eratua, eta haren helburua da esklerosi anizkoitza eta/edo antzeko gaixotasunak dituzten pertsonen egoera hobetzeko ekintza eta informazio mota guztiak sustatzea.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 1994tik aurrera Euskal Autonomia Erkidego osoan. Elkarteak Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.

Aipatutako 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluan erabakitako dekretu baten bidez aitortuko da gizarte-intereseko erakunde hau, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko azaroaren 14an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Gizarte-intereseko aitortzea Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia «Adembi» elkartea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Aitorpen honen berezko eskubideak errekonozitzea Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia «Adembi»ri, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko azaroaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala