Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BIZKAIA JAURERRIKO ABOKATUEN BAZKUN OHORETSUA
5449

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren estatutuen proiektua jendaurrean jartzeko epe bat irekitzen dela zuzenketak aurkezteko.

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen elkargo horren estatutuen proiektuari zuzenketak aurkezteko epe bat irekitzea, «Bizkaiko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Estatutuak» izendapenarekin. Hain zuzen ere, hilabeteko epea egongo da zuzenketak jasotzeko, Bazkunaren lurralde-eremuan zabalkunde handiena duten bi egunkarietan –El Correon eta Deian– eta EHAAn iragarkia azken aldiz argitaratzen denetik hasita.

Estatutuen proiektuaren testu osoa argitara emanda dago www.icasv-bilbao.com Bazkunaren webgunean –handik deskargatu daiteke–, bai eta Bazkunaren egoitzetako iragarki-tauletan ere.

Bazkunaren webgune horretan eskuratu daiteke, halaber, alegazioak egiteko eredua, eta Bazkunaren egoitzara bidali beharko da, honako helbide honetara: Uribitarteko Aldapak 3, 48001 Bilbao.

Behin zuzenketak aurkezteko epea bukatuta, Gobernu Batzarrak Ezohiko Batzar Orokorrera deituko du, gehienez ere informazio publikorako epea amaitu eta hilabeteko epean, estatutuak onar daitezen. Xede horretarako, Bazkunaren kideen esku jarriko ditu, webgunearen bitartez, aurkeztutako zuzenketak.

Bilbao, 2017ko azaroaren 6a.

Gerentea,

ALBERTO SECO ESCARTIN.


Azterketa dokumentala