Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5420

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Berrizko geltokian katenariaren konpentsazioa egiteari buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obra.

b) Xedearen deskribapena: katenariaren konpentsazioa egitea Berrizko geltokian.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko martxoaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita bat mila ehun eta hirurogeita lau euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (121.164,77), BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko ekainaren 21a.

b) Esleipenduna: Comsa Instalaciones y Sistemas Industriales, S.L.U.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita hamaika mila eta seiehun laurogei euro eta berrogeita hamaika zentimo (71.680,51), BEZa kanpo.

e) Egiteko/entregatzeko epea: hiru (3) hilabete.

Bilbao, 2017ko urriaren 31.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala