Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2017ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5384

AGINDUA, 2017ko urriaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira zenbait diru-laguntzaren ebazpen-proposamena eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordeko kideak, eta ematen baita batzorde horren osaeraren berri. Diru-laguntza horien bidez, zehazki, 2017. urtean egiten diren edo hasten diren kirol-lehiaketa ofizialetan – kategoria absolutuko nazioarteko eremua eta izaera dutenetan eta kategoria absolutuko emakumezkoen liga nazionaletan– parte hartzea finantzatzen da.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Aginduaren bidez, 2017.urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan eta kategoria absolutuko emakumezkoen liga nazionaletan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia arautzen da.

Aipatutako aginduaren 10. artikuluak adierazten du, alde batetik, Balorazio Batzorde bat osatuko dela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

● Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna).

● Iker Ugarte Tutor (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria); batzordeko idazkari modura jardungo du.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 24a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala