Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2017ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5321

EDIKTUA, 50/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Epaiaren jakinarazpena. 50/2017 ahozko judizioa.

Getxo, 2017ko irailaren 26a. Nik, Ohiana Fano Domínguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, 000050/2017 judizio arrunta izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita 2017-09-21ean; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Yassin Aharqui demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ebazpen hau irmoa dela. Getxo, 2017ko irailaren 26a.


Azterketa dokumentala