Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2017ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5316

EBAZPENA, 2017ko urriaren 27koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzen 2017ko deialdia ebazten duena.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2017ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak diruz laguntzeko 2017ko deialdia egin zen.

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek atzera egiteko aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Ez onartzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena.– Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak garatzeko laguntzak ematea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea IV. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2017ko urriaren 27a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

I. ERANSKINA
ESKATZAILEEK ATZERA EGIN DUTE ESKAERAN
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala