Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ITSASOKO PLAZA, S.COOP.VIVIENDA
5312

IRAGARKIA, Itsasoko Plaza S. Coop. Vivienda sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Indarreko arauetan xedatutakoa betetzeko xedez, honako honen berri ematen da, denek jakin dezaten: 2017ko urriaren 23an egindako ezohiko batzar orokorrean, erabaki zen, aho batez, Itsasoko Plaza S. Coop. Vivienda sozietatea desegin eta likidatzea; horretarako, likidatzaileak aurkeztutako likidazio-balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartu ziren.

Interesdunek eskuragarri dituzte kooperatiba-sozietatea desegiteko eta likidatzeko agiriak, sozietatearen egoitzan.

Ezkio-Itsaso, 2017ko urriaren 24a.

Likidatzailea,

ASIER SASIETA BARRENECHEA.


Azterketa dokumentala