Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5311

IRAGARKIA, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Agindua jakinarazten duena. Agindu horrek ezesten du Eusko Jaurlaritzako Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpenak Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde-prozesuaren esku-hartzea egiten du.

Agindu hori Koldo Rabadán Izaguirreri jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epea du interesdunak agindua jasotzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Helbidea: Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Lakua I eraikina, 2. solairua).

Aipatutako interesdunak aginduaren berri izan dezan iragarki hau argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala