Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5306

IRAGARKIA, Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Bilboko eta Barakaldoko Barruti Judizialetako organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko xedez, horiek autoz, banan-banan, atez ate eta berehalakoan egiteko –garraiobide publikoan ezin badira egin– zerbitzuaren kontratazioa lizitatzeko deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lan eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Zerbitzu Zuzendaritzaren Kontratazio Zerbitzua.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritzaren Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 – Lakua 1 – F solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 93 52.

5) Fax.

6) Helbide elektronikoa: n-bolinaga@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 27a.

d) Espedientearen zenbakia: A-005-DTJ-2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: bidaiaren banan-banako garraioa, autoz, atez ate eta berehalakoan.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: bai, bi.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Bilboko eta Barakaldoko Barruti Judizialak.

e) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 1. sorta: 24 hilabete. 2. sorta: 22 hilabete.

f) Luzapenaren onarpena: bai, 22 hilabete.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklatura erreferentzia): 60120000-5.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 675.757,58 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 349.090,91 euro. Zenbateko totala: 384.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: aukerakoa da, atal honetan eskatutako kaudimenaren ordez.

Eskaintza lote bakar batera aurkeztuko duten lizitatzaileak:

Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuaren arabera: R taldea, 1 azpitaldea, 1 kategoria.

Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuaren aurreko erregulazioaren arabera: R taldea, 1 azpitaldea, A kategoria.

Eskaintza bi loteetara aurkezten duten lizitatzaileak:

Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuaren arabera: R taldea, 1 azpitaldea, 2 kategoria.

Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuaren aurreko erregulazioaren arabera: R taldea, 1 azpitaldea, B kategoria.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa: urteko negozio-bolumenari dagokionez, azken hiru urte osoetako negozio-bolumenak aztertuko dira, eta horien artean negozio-bolumen handiena duena hartuko da aintzat. Horrela, aukeratutako urteko negozio-bolumenak segidan zehazten diren zenbatekoak izan behar ditu gutxienez, beti ere lehiatzen den loteen arabera:

1. sorta: 204.545,45 euro.

2. sorta: 62.603,31 euro.

1 + 2 sortak: 267.148,76 euro.

Kaudimen tekniko edo profesionala: Errepide bidez pertsonak garraiatzeko zerbitzuetan esperientzia izatea, azkeneko bost urteetan gehien exekutatu den urtearen zenbateko metatua, honako zenbatekoen berdina edo handiagoa izatea, aurkeztutako sorten arabera:

1. sorta: 95.454,55 euro.

2. sorta: 29.214,88 euro.

1 + 2 sortak: 124.669,42 euro.

c) Bestelako betebehar batzuk: ibilgailuen udal-lizentzia, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena, turismo ibilgailuen bidez, bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzua emateko beharrezkoa dena.

d) Erreserbatutako kontratua: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 28ko 13:00ak.

b) Aurkezpen modua: Europako Kontratazio Agiri Bakarra (EKAB).

c) Aurkezteko tokia: Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1, Lakua 1 – F solairuartea.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezioa.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko abenduaren 14ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko urriaren 21a.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.


Azterketa dokumentala