Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5305

IRAGARKIA, Etxebide-Babestutako Etxebizitza Publikoa Esleitzeko Zerbitzuaren posta bidezko komunikazioak egiteko laguntza teknikorako zerbitzuaren lizitaziorako (Espedientea: 024SV/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 024SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Etxebide-Babestutako Etxebizitza Publikoa Esleitzeko Zerbitzuaren posta bidezko komunikazioak egiteko laguntza teknikoa.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.

d) Burutzeko epea: 2 urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren gehienezko aurrekontua: hogeita bat mila seiehun (21.600) euro gehi lau mila bostehun eta hogeita hamasei (4.536) euro BEZarenak. Beraz, guztira, hogeita sei mila ehun eta hogeita hamasei (26.136) euro.

5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: berrogeita hamazazpi mila eta hirurogeita hamabi euro eta hamaika zentimo (57.072,11).

6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 21a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

8.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 22.000 eurokoa izan behar da.

B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, kontratuaren xedearen antzeko ezaugarriak dituzten bi lan egin behar izan ditu, guztira 22.000 eurotik gorako zenbatekoa dutenak.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 22a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

10.– Esleitzeko irizpideak.

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 65 puntu.

A) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 60 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.a) puntua.

B) Prestazioa egiteko epea. Ponderazioa: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.a) puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 35 puntu.

A) Zerbitzua kudeatzea eta lana planifikatzea. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) atala.

B) Lanaren metodologia. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) atala.

C) Hobekuntzak. Ponderazioa: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) atala.

11.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

c) Data: 2017ko abenduaren 1a.

d) Ordua: 11:00ak.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

c) Data: 2017ko abenduaren 15a.

d) Ordua: 11:00ak.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

13.– Bestelako argibideak: kontratua Enplegu Zentro Berezientzat erreserbatuta dago, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 5. xedapen gehigarria kontuan hartuta.

14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez.

16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala