Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
5304

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita kontratu hau formalizatu dela: Euskadin sexismorik gabeko publizitatea eta komunikazioa izateko deontologia eta autorregulazio kodeari atxikitako entitateen sarea 2017-2020 aldian kudeatzea (Espedientea: 09EMK/09S/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 09EMK/09S/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: sexismorik gabeko publizitatea eta komunikazioa kudeatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2020ko uztailaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 63.700 euro; BEZa (% 21): 13.377 euro. Guztira: 77.077 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko irailaren 29a.

b) Noiz argitaratu den kontratatzailearen profilean: 2017ko urriaren 30a.

c) Kontratista: Kualitate Lantaldea, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 63.203,14 euro (BEZa barne).

6.– Noiz formalizatu den kontratua.

a) Kontratuaren data: 2017ko urriaren 10a.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala